Euskadiko Podemos Ahal Dugu-k lanaren nazioarteko eguna ospatuko du lan-erreforma historikoa onartu den urtean

Lortutako aurrerapenak gorabehera, borrokan jarraitu behar da langileen soldatak, lan-baldintzak eta bizitza duina hobetzeko.

Euskadiko Podemos Ahal Dugu-k maiatzak 1, Lanaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, lan-erreforma historiko bat onartu ondoren, gure herrialdeko laneko harremanetan paradigma-aldaketa ekarriko duena. 2022an, negoziazio kolektiboaren eta behinbehinekotasuna mugatzearen arloan, Rajoyren 2012ko erreformak ekarri zituen alderdirik kaltegarrienak indargabetzea lortu dugu. Hala ere, aurrera egiten jarraitu behar dugu, soldatak, lan-baldintzak hobetzeko eta langileen bizitzaren duintasunean aurrera egiteko.

Yolanda Diazen Lan Erreformaren bidez lortu da urtebetean 13.000 euskal herritar gehiagok eskuratzea lana, eta sinatzen diren kontratu berrietatik, 5etik 1 mugagabea izatea; lehen, berriz, 10etik 1 zen mugagabea. Ukrainako gerraren ondoriozko krisia gorabehera, Lan Erreformak gerraren eragina moteldu du. Halaber, onartu zenetik, behin-behineko kontratu asko mugagabe bihurtu dira. Euskadin 12.300 langile finko gehiago daude, eta ia kopuru berean jaitsi da aldi baterako langileena. Halaber, 981.000 kotizatzaile ingururekin eta % 25eko behin-behinekotasun tasarekin amaitu zen martxoa, 1,6 puntuko jaitsierarekin.

Orain gure eginbeharra da etorkizunari begira jarraitzea, xede berriak markatzea eta helburu horiek lortu arte tematzen jarraitzea. Energiaren prezioen igoeraren arrazoietan eragiteak eta errenten banaketa orekatua lortzeak izan behar dute neurrien ardatza, enpresa-irabaziak eta higiezinen alokairuaren irabaziak barne. Berdin dio behin eta berriz esaten badigute ezinezkoa dela. Hamaika aldiz entzun dugu hori, eta azkenean erakutsi izan dugu ahalbidetu dela, egin daitekeela. Horixe gertatu zen gutxieneko soldataren igoerarekin. Frogatu genuen posible zela, ez zuela langabeziarik ekarri, eta okupazio-tasek hazten jarraitu dutela. Orain, nozitzen ari garen inflazio-tasak direla eta, soldata horiek igotzen jarraitu behar dute, langileen erosteko ahalmena ez jaisteko.

Podemosek koalizio-gobernuan duen presentziari eta Yolanda Diazek Lan Ministerioan egindako lan onari esker, krisi sozioekonomikoari aurre egiten jakin dugu, herritarren lan-eskubideak bermatu dituzten hainbat tresnarekin erreakzionatuz. Aldi baterako lan-erregulazioak horren adibide argia izan dira, soldatak nazionalizatzea ekarri baitute, eta, horiek gabe, gaur egun, askoz ere dramatikoagoa den krisi batez arituko ginateke orain, pobrezia- eta langabezia-maila handiagoekin.

Hala ere, arrakala soziala are sakonagoa bihurtu da. Aberatsak gero eta aberatsagoak dira, eta pobreak gero eta pobreagoak. Energia-krisiak konpainia handien eta kontseilari delegatuen onurak handitzen jarraitzen du, langileen pobretzearen kontura. Aberastasuna modu lizunean metatzen da korporazio teknologiko, banku-korporazio eta energia-korporazio handi gutxi batzuetan.

Langile klasearen eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugu. Eskuinak eta eskuin muturrak beldurra piztu dute, ziurgabetasuna. Behartsuena seinalatzen dute, migratzailea seinalatzen dute eta dena gaizki dagoela salatzen dute. Eta “azkena azkenaurrekoaren kontra” jartzen dute. Baina langileei erasotzen, aurrerapena eta laneko eskubideak murrizten ahalegintzen den eskuin mutur horri aurre egingo diogu. Langile klasea inoiz baino elkartuago dagoela frogatu behar dugu.

Euskadin ere langile klasea EAJren politika burgesen biktima da. Novaltiako langileen %73 greban daude duela ia hiru urtetik. Guggenheimeko garbitzaileek 9 hilabeteko greba egin zuten, Ferrovial enpresarekin soldata %20 igotzea lortu arte. Edo Tubacexen lanuzte historikoa, 235 eguneko grebaren ondoren langileak lanera itzuli baitziren. Kasu horiek herrialdean dauden laneko zailtasunak agerian uzten dituzte.

Horregatik guztiagatik, lanaren nazioarteko egun honetan, aitortzen dugu borrokan jarraitu behar dugula guztiontzako baldintza duinen alde, emakumeek lanean erabateko berdintasuna izatearen alde, zaintzak aitortzearen alde eta gaur egun autonomo faltsuek nozitzen duten lan-prekarietate handienaren aurka. Gainera, gure gazteen lanaren alde ere borrokatzen dugu, Euskadiko lau gaztetik bat langabezian dagoelako, bai eta gure adinekoentzako pentsioen alde ere, bizitzaren prezioarekin parekatu beharko bailirakete.

Eskuinak eta eskuin muturrak langileak gizatasunik gabe uzteko egiten duen ahaleginaren aurka, desberdintasuna, soldaten debaluazioa eta lan-pobrezia geldiarazten saiatzen gara. Asko dago egiteko, baina hori lortzeko lanean jarraituko dugu. Langileen duintasunaren alde.

Ondo pasa Maiatzaren Lehenean!

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input