Skip to main content

CCOO eta Elkarrekin Podemosen bilera

CCOOko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariek bilera egin dute gaur goizean sindikatuak Bilbon duen egoitzan, egoera sozioekonomikoari eta langileen onurarako ezarri beharreko politikei buruz hitz egiteko.

Elkarrekin Podemosen izenean, Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko bozeramaile eta lehendakarigaiak, Isa González legebiltzarkideak eta Arkaitz Gorritxo teknikariak parte hartu dute bileran, eta CCOOren izenean, Loli Garcia idazkari nagusiak, Santi Martinez Ekintza Soziopolitikorako eta Komunikaziorako arduradunak, eta Arantza Martínez, Enplegu arduradunak.

Bilera Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak hainbat eragile sozial, ekonomiko eta sindikalekin egingo duen bilera-sorta baten barruan kokatzen da, bere aldarrikapenak ezagutzeko eta bere proposamenak hauteskunde autonomikoetarako programan sartzeko.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input