"Cuando más nos ha pedido la ciudadanía guipuzcoana cambiar el marco hacia la izquierda, más se van a afianzar las políticas de derechas"

Discurso de Miren Echeveste en el pleno de investidura de la diputada general de Gipuzkoa
Egun on…
Gipuzkoako herritarrek Batzar Nagusietarako aukeratu dituzten hautagaiak gaude gaur hemen, eta hautu horren irakurketa zintzoa egin beharko genuke lehenik eta behin.
Gure aldetik nahiko argi daukagu gipuzkoarrek une honetan eskatzen digutena. Gure lurralderako gobernantza berri bat eskatzen digute, norabide aldaketa bat...
Gipuzkoarrak argi eta garbi adierazten ari dira azken urteotan aplikatu den eredua zaharkituta dagoela, nekea sortzen duela, agortuta dagoela, bere buruari bueltaka dabilen eredua dela, norabide argirik gabe. Interes handiagoa dute betikoek erakundeak kontrolatzen dituztela bermatzeko, ideia berriak eskaintzeko baino, nahiz eta jakin aldaketa horiek premiazkoak direla gure lurralderako.
Ezinbestekoa iruditzen zait errealitatea onartzea, jendeak abisu bat eman digula, abisu bat eman dizuela gobernuan egon zareten indarrei. Jendeak progresismoaren eta aldaketaren alde bozkatu du.
Bai, hauteskunde-programa progresistekin aurkeztu eta beren burua halakotzat duten siglen babespean aurkeztu diren alderdien alde bozkatu dute. Eta, orain gure betebeharra izan beharko litzatekeelako gure burua ezkertiartzat jotzen dugun alderdiek praktikan jartzea; gure boto-emaileekin zintzoak izan nahi badugu behintzat.
Horrekin lotuta, galdera bat alderdi sozialistako kideentzat:
Zintzoak al zarete zuen boto-emaileekin, hala sentitzen al duzue? Eta ustez ezkerrekoak diren proposamenekin?
Gipuzkoa ha votado izquierda, ha dado su voto de forma mayoritaria a quienes nos hemos presentado como progresistas, al menos sobre el papel de unos programas y bajo el auspicio de unas siglas que se definen como tales Y ahora debería ser nuestra obligación poner esos programas a la práctica, siempre que queramos ser honestos con nuestros y nuestras votantes.
Señores y señoras del partido socialista: ¿Se sienten ustedes honestos con sus votantes y con la defensa de sus propuestas de izquierdas?
Nosotras desde luego sabemos qué responder. Nosotras estamos aquí para favorecer gobiernos progresistas y de izquierdas en toda Euskadi, y en Gipuzkoa en particular. Políticas que respondan a las necesidades reales actuales de la gente, porque con el deterioro de los servicios públicos que estamos exprimentando, como en el ámbito de la salud o en el de los cuidados no se está haciendo.
Si las urnas nos han mostrado que los y las guipuzcoanas quieren cambio, parece de sentido común que no puedan los de siempre seguir haciendo lo de siempre.
Nosotras pensamos que el PNV no afronta los retos reales de una Euskadi o una Gipuzkoa que deben mirar al futuro: el PNV opta por el conservadurismo y por mantener los beneficios de los de siempre.
Y a esos de siempre no les gusta la Ley de Vivienda que tan valiosa puede resultar en nuestro territorio.
A los de siempre no les interesa cuidar nuestros servicios públicos o nuestra sanidad pública, porque hay mucho negocio en las privatizaciones, y así se está quedando Osakidetza, en los huesos;
A los de siempre no les interesa una fiscalidad más justa y redistributiva;
A los de siempre, las políticas ambientales sólo les interesan de boquilla, porque a la hora de la verdad, primero van los intereses de los oligopolios. Y si no, que se lo pregunten al señor Imaz.
Guk ezin diegu babesik eman, eta ez dugu hemen egingo, espekulatzaileei eta funts putreei mesede egiten jarraitzeko Etxebizitzaren Legearen aurka bozkatzen dutenei; energia-enpresa, banku eta fortuna handien gaineko zergen aurka bozkatzen dutenei, eta horrela behar dugun erreforma fiskalari ekiteari uko egiten diotenei; osasun-sistema publikoa desegiten ari direnei; ongizate-estatua mantentzea langile eta familien bizkarretan uzten ari direnei...
Barkatu zintzoegia banaiz, baina argi esan behar dugu EAJri babesa ematen bazaio ez dela ezer aldatuko, betiko politikak betiko interes pribatuen alde egiten jarraituko direla.
Egonkortasuna aipatzen duzue behin eta berriro… ¿Egonkortasuna? ¿Baina non dago programa? ¿Non geratzen da Gipuzkoako biztanleek eskatzen duten aldaketa? Garapen Jasangarrirako Helburuetatik ateratako 13 puntu orokor aipatzearekin ez da nahikoa. Hitz potoloak eta generikoak iragarri dituzue, baina xehetasunetara gehiegi sartu gabe, eta aipatzen dituzuen 13 helburu horiek, horrela jarrita, edozein alderdik sina ditzake. Arazoa da helburuak ikusteko, lehenesteko eta betetzeko modu desberdinak daudela, eta hor dago hain justu alderdien arteko desberdintasun nagusia. Eta badakigu funtsean zehar proposatzen duzuen: azken urteetan garatu dituzuen politika berdinekin jarraitzea; pixka bat makillatu, eta berdin jarraitu.
Zuek proposatzen duzuen egonkortasunak gelditasuna baino ez du ekartzen. Hain justu gipuzkoarrek hautestontzietan eskatu dutenaren kontrakoa. Gipuzkoari egonkortasuna ematea ikuspuntu kontserbadore batetik hautestontziei jaramonik ez egitea da. Eta, gainera, gutxiengoan egongo den eta denbora guztian alderdi popularrarekin adostu beharko duen gobernu batekin. Politika ultrakontserbadoreak egiteko.
PSEk amore eman du. Ezkerreko politika aurrerakoiak egiteari uko egin dio, eta eskuineko politika kontserbadoreak normalizatu ditu. Baina beste aukera batzuk zeuden mahai gainean. Bai noski, bazituen beste aukera batzuk. Guk eskua luzatu genion gehiengo progresistak eraikitzeko, baina egun gutxi behar izan zituen EAJren eta PPren besoetara jotzeko, eta programarik ez duen eta instituzioari egonkortasuna emango ez dion akordio bat onartzeko. Eserleku truke bat baino ez da egin.
Benetan gustatuko zitzaigukeen behingoz Euskadin, uste dut badela garaia, eta Gipuzkoako Batzar Nagusi hauetan aukera bikaina zegoen, PSEk ezkerrera gehiago begiratzea, eskuinera hainbeste begiratu beharrean.
Por todo esto, mucho nos tememos que reeditar el pacto conservador en Euskadi entre PNV y PSE, ahora por si fuera poco con el sostén del PP, va a llevar a Euskadi en la dirección del modelo privatizador de Ayuso, más que en la dirección de una Euskadi moderna, social y más justa, que es lo que pedían las urnas.
Es que, no nos engañemos, y lo pueden denominar como quieran, pero estamos ante un tripartito ultraconservador que, ustedes me comprenderán, no puedo sino decirles que no nos gusta nada, porque es una alianza que no sólo anticipa el continuismo de un viejo modelo (un viejo modelo que desde luego no es el nuestro) sino que, además, resulta ciertamente paradójica su articulación en un momento en el que Gipuzkoa ha votado más izquierda que nunca.
¡Qué paradoja vamos a sufrir en Gipuzkoa fruto del cambio de cromos y sillones! Cuando más nos ha pedido la ciudadanía guipuzcoana cambiar el marco hacia la izquierda, más van a permitir que se afiancen las políticas de derechas.
Baina ezkerreko pertsonek ez dugu amore ematen; beti gaude lan egiteko eta eskubideak aldarrikatzeko prest.
Momentuz, EAJk eta PSEk eserleku-banaketari buruz hitz egin dute bakarrik, eta hurrengo lau urteetan zer egingo duzuen oraindik ez dakigun arren, ontzeko asmoan sinisten dugu.
Egiaztatzeke daukagu ea gai zareten eredu ekonomiko eta sozial berri eta progresista batekin bat datozen proposamen berriak eskaintzeko, herritarrek eskatzen diguten bezala. Bide horretan, gure eskua luzatuta dago, azken finean, legealdi honetan ezberdinen arteko akordioak beharrezkoak izango direlako. Guk, zalantzarik gabe, entzun eta alderdi politiko guztiekin hitz egingo dugu, gehiengo sozialaren onerako izango diren eta Gipuzkoako gizartearen aniztasunari erantzungo dioten adostasunetara iristeko.
Guk tinko lan egingo dugu gehiengo sozialaren beharrak foru politiketan islatzen direla bermatzeko, Gipuzkoa bidezkoago, aurrerakoiago, feministago eta ekologistago baten alde.
Izan ere, hautestontziek argi eta garbi esan dute Gipuzkoako herritarrek beste gobernantza bat nahi dutela.
Gipuzkoarako gobernantza berri horren eraikuntzan, gure asmoa da erakunde honetan:
Neurriak aplikatzea egoitzen bitartez zaintza-lanak pribatizatzen ez direla ziurtatzeko.
Zerga-erreforma bat egitea sistema justu eta benetan progresibo bat lortzeko.
Herritarrei izugarrizko kaltea egin dieten eskuineko politika agortuei ez begiratzea.
Lurralde barneko kohesioa indartzea garraio publiko hobeago baten bitartez.
Babes sozialeko sistema indartzea.
Justiziaren aldeko apustu argia egitea, zentzu zabalagoan: justizia soziala eta klimatikoa; justizia fiskala eta laborala.
Oro har, Elkarrekin Podemos taldearen erronka izango da Gipuzkoako Batzar Nagusietan lurralde-desberdintasunei buelta ematea, asko baitira, eta herritarrekiko hurbilagoa eta irisgarriagoa den erakundea lortzea.
Eta hurrengo gobernua osatuko dutenei elkarrekin gauzatu nahi dituzten politikak zehaztea kosta egiten zaienez gero, auskalo PPren adostasunarekin, ni Elkarrekin Podemos taldearentzat gure lurraldean funtsezkoak iruditzen zaizkigun hainbat programa-ardatz azalduko ditut, gehiegi luzatu gabe:
A) LA DEFENSA DE LO PÚBLICO
En primer lugar quiero hablar de la defensa de lo público, que nos parece básico, porque
Lo público es nuestra salud
Lo público es una escuela pública no segregacionista que ofrezca una educación con igualdad de oportunidades para todos y todas
Lo público es una Empresa pública de energía, o cooperativas energéticas locales
Lo público es saber que la vivienda es un derecho y no un lujo con el que especulan unos pocos
lo público es un sistema de cuidados que atiende a las personas más vulnerables (las personas dependientes, nuestros mayores) y no se guía por la rentabilidad económica.
Lo público es la sostenibilidad de nuestros espacios urbanos y rurales comunes donde desarrollar nuestra vida diaria con dignidad.
Gu, Elkarrekin Podemos, indar publikoa defendatzeko gaude hemen, indar horrek eraikitzen baitu Gipuzkoarik onena, herri eta hiri bizigarriekin, justuagoekin, iraunkorragoekin, parte-hartzaileagoekin, demokratikoagoekin.
Era berean, gizarte-zerbitzuen sistema publiko indartsuago bat behar dugu, gipuzkoar guztiek berme osoz balia ditzaten, arreta berezia jarriz gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonengan eta gure adinekoengan.
Aldundiak oso aktiboa izan behar du Giza Eskubideen Sustapenean eta Defentsan, berdintasunarekin eta guztien eskubideekin konprometitua, migratzaileak eta errefuxiatuak barne.
Eta, jakina, tolerantziarik ez indarkaria matxistaren aurrean eta emakumeak baztertzen edo diskriminatzen dituzten jokabideen aurrean, adibidez Gipuzkoako herri jaietan gertatzen den bezala. Politika feminista gehiago behar ditugu Gipuzkoa hobeago bat lortzeko.
B) GIPUZKOA SOSTENIBLE
También debemos hablar de una Gipuzkoa sostenible, verdaderamente sostenible; y eso significa muchas cosas. Partiendo, por supuesto, de la lucha decidida dentro de nuestros espacios locales y con nuestras competencias, contra el cambio climático.
Eficiencia energética y garantía de acceso a las fuentes de energía sostenibles
Ordenación sostenible del territorio de Gipuzkoa
Calidad ambiental
Conservación del medio natural
Movilidad y transporte público social y sostenible
Gestión responsable de residuos
Turismo sostenible y regenerador
C) IKUSPUNTU EKONOMIKO BERRIA
Hasieran esaten nuen. Gure lurraldean urte hauetan aplikatzen ari den eredu kontserbadorea zaharkituta dago. Desberdintasunari aurre egingo dioten politika ekonomiko berriak behar ditugu. Horregatik, guk ekonomia berdearekin eta ekonomia feministarekin dugun konpromisoa adierazten dugu. Eta labur azaldu nahi nuke zer esan nahi duten ekonomia berde batek eta ekonomia feminista batek, ez baitira ondo geratzen direlako bakarrik erabili beharreko komodinak.
Ekonomia berdea
Ekonomia feminista
Enplegu duinaren aldeko borroka eta prekarietatearen aurka
Tokiko merkataritzaren aldeko apustua
Landa-inguruneko jarduera ekonomikoaren sustapena
D) FISCALIDAD JUSTA
Fiscalidad más progresiva, justa y redistributiva
Lucha contra el fraude fiscal
Y por terminar, porque es en última instancia nuestro mandato democrático, debemos hacer de ésta una institución más abierta a la Participación Ciudadana. Escuchemos más y mejor a la ciudadanía, y atendamos a lo que nos está demandando, no a nuestros interes partidistas.
Eskerrik asko.
PODEMOS Ahal Dugu