Skip to main content

Gardentasuna

Podemos Ahal Dugu-ren iritziz, finantzen independentzia eta alderdien gardentasuna garrantzi handiko gai politikoa da, eta ezinbesteko baldintza da demokraziak behar bezala funtziona dezan.

Independentzia

Benetan eraldatzaileak izateko, hauteskundeetara aurkeztu gabe agindu nahi duten horiekiko erabateko independentzia ekonomikoaren alde egiten dugu.

Ez gaude bankuen mendean ezta botere ekonomikoen mendean ere. Beste alderdi batzuek ez bezala, ez dugu zorrik inorekin, eta horrek aukera ematen digu gure lana herritarrengan eta guztion ongian soilik pentsatuta egiteko.

Gainera, banku-erakunde etikoekin lan egiteko konpromiso sendoa dugu, balioak eta munduaren ikuspegia partekatzen ditugunekin.

DIRU-SARRERAK

2021eko diru-sarrerak abenduaren 31n eguneratuta.

29,43 %
Hauteskunde-koalizioak

43,13 %
Talde instituzionalen ekarpenak

24.63 %
Kargu Publikoak Dituztenen Ekarpenak

2.81 %
Beste Sarrera Batzuk

0 € Banku-maileguak egiteko

Elkarlaneko finantzaketa

Gure proiektu kolektiboa eratzen duen jendeaz finantzatzen da Podemos Ahal Dugu.

Jakin badakigu alderdiak finantzatzeko egungo sistema oso bideratuta dagoela bankuekin zorpetzera, horrek berekin dakartzan ondorio guztiekin. Baina gure DNAn dago aukera hori baztertzea, eta lankidetza eta parte-hartze ekonomikorako modu berriak aztertzea.

Lankidetza-ekonomiaren balioetan oinarritutako finantzaketa-tresna berritzaileak eta parte-hartzaileak garatzearen aldeko apustua egiten dugu, hala nola lankidetzak, crowdfunding-ak eta mikrokredituak.

Mikrokredituen bidez, proiekturako mailegu zibil bat egiteko aukera eskaintzen diegu herritarrei, hauteskundeetako gastuak ordaintzeko.

Mikrokreditu-kanpainak

328.919,45 €
Eusko Legebiltzarra 2020

28.400 €
Foralak 2019

50.200,00 €
Eusko Legebiltzarra 2016

*Mikromailegu guztiak itzuli egin ziren eman ziren ekitaldi fiskalean bertan.

Kargu publikodunen soldata-muga

Podemos Euskadiko kargu publiko hautetsi guztiek dute Kode Etikoan ezarritako soldata-muga bat, politika ez dadila izan ez negozio bat, ezta lanbide bat; baizik eta gizarteari eman beharreko zerbitzu bat, eta zerbitzu hori modu egokian egin ahal izango dug baldin eta herritar xeheak izaten jarraitzen badugu, eta, beraz, neurriko soldatak mantentzea beharrezkoa da. Soldata-muga gainditzen duen soberakinaz dohaintza emango zaio alderdiari edo izaera soziala eta eraldatzailea duten ekimenei.

Kargu publikodunen gehieneko soldata

2 LGS
Zinegotzia

2,10 LGS
Batzarkidea

2,70 LGS
Diputatua

 *Hileko gehieneko diru-sarrerak (garbiak eta 14 ordainsaritan). LGS: 1.000,03 €

Kontu argiak

Podemos Ahal Dugu-n, erakundeetan ikusi nahi dugun gardentasuna praktikatzen dugu. Gure kontuak publikoki argitaratzen ditugu, erraz aurkitzeko moduan eta ulergarritasun osoz, eta azken euro zertan gastatu dugun erakustera behartzen dugu geure burua.

2020KO EKITALDIA

Podemos Euskadi

Finkatua (PE + Koal. + Erakunde-taldeak)

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input