M15 mugimenduari lotuta sortu ginen euskal indar politiko progresista gara, gizartea eraldatzeko tresna izateko helburua duena. Ekintza politikoaren bidean eta erakundeetatik egiten den lanean sinesten dugu jendearen bizi-baldintzak benetan hobetzeko.
Gurea proiektu inklusiboa da, inor soberan ez duena eta batu egiten duena, zubiak eraikitzen eta sentsibilitateak hurbiltzen dituena, eta loturak sortzen dituena Euskadin eta Euskaditik kanpo ere bai. Podemos Ahal Dugu-k berez duen aniztasunetik aberasten da alderdiaren proiektu komuna, eta herri mugimendu bat finkatzearen aldeko apustu irmoa egiten du, klase popularrentzako bizitza duina hobetu eta bermatzearen alde borrokatzen duena.
Aldaketarekin bat egin nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu, konpromisoaren eta elkarrekiko babesaren kulturarekin bat etorriz.
Horizontean: errepublika feminista, plurinazionala eta solidarioa.