Skip to main content

Hiritar Kontseilu Autonomikoan onartutako Podemos Euskadiren posizionamendua

    • Podemos Euskadiren aldetik beti aldarrikatu dugu ezkerraren eta ekologismoaren esparruan parte hartu, eztabaidatu eta erabakiak hartzeko tresnak ezinbestekoak direla. Zeregin horretan huts egin da, eta alde guztiak errespetatzen dituen subjektu bat eraikitzeko ezintasunak eta borondate faltak ekarri du Podemosek estatu mailan hartu duen erabakia, talde mistoan berea den espazioa bilatzeko. 

    • Era berean, Podemos Euskadiren aldetik behin eta berriro defendatu dugu lurraldeetan errotzeko beharra; hauteskundeetarako eta eraldaketarako tresnarik onenak eraiki eta erabakitzeko guztizko autonomia. Euskadin bat egitera deituta gauden subjektu politikoek plurinazionalitatearekiko jarrera argia eta sendoa baldin badugu, horrek eskatzen digu gure begirada Euskadin jartzea.

Hain zuzen ere, une honetan herritarren eta militanteen hausnarketarako zabalik dagoen “Euskadi berria eraikitzen” dokumentuan argi adierazten dugu Euskadirako subjektu integratzaile eta bateratzaile bat behar dugula. 

Euskadin subjektu hori Elkarrekin da: udal eta foru hauteskundeetarako finkatutako elkargunea, horren aurretik dagoeneko lanean bidea egina zuena. 

    • Momentu politikoak erantzukizuna eta helburu zabalak eskatzen dizkigu. Euskadin ziklo politikoko aldaketa nabarmen baten aurrean, gure espazioak ezin ditu baztertu elkarrizketa eta negoziazioa.

Podemos Euskadiren analisi hau estatu osoko inskribatuen babesa dauka, hain zuzen ere berriki sinatutako “La fuerza que transforma” dokumentuan horrela esaten baitu: “Podemosek batasuneko hauteskunde-akordioak lortzeko lan egingo du”. 

Era berean, egia da ere batasuna ezin dela edonola eraiki. Hiru dira ezinbestekotzat jotzen ditugu osagaiak, bestela espazioaren zatiketa pairatuko baitugu: 1) Euskadin daukagun errealitatea eta tokiko orekak errespetatzea; 2) Espazioa tresna demokratikoekin hornitzea; 3) Koalizioko subjektuen guztizko autonomia politikoa. 

    • Militanteei, eta inskribatuei, jakinarazten diegu Euskadin azken erabakia beren eskuetan egongo dela.

Jarrai dezagun helburu zabalekin eta aldaketarako grinarekin.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input