Skip to main content

"Etxebizitzaren legea bereziki garrantzitsua da Euskadin etxebizitza bat izateko eskubidea bermatzeko; izan ere, hemen, Euskadin etxebizitza eskuratzea ezinezkoa da milaka familia eta gazterentzat"

Etxebizitzaren legearen negoziazioan aktiboki parte hartu duen Pilar Garridoren  adierazpenak, lege hau onartzeko lortutako akordioari buruzkoak.

"Gaurkoa egun garrantzitsua da herritarrentzat. Gaur egun, Unidas Podemosentzat oso garrantzitsua den zerbait gauzatzen ari da. Etxebizitzaren estatu-legea onartzeko akordio bat dago; zeinaren arabera, etxebizitza eskubide gisa ulertzen den lege bat onar daitekeen; hain zuzen, premia biziko ondasun gisa, eta ez espekulatzeko salgai gisa. Etxebizitza eskubidearen bermea eta defentsa Podemosen DNAn dago, beraz, zorioneko gaude.

Legeak alokairuen gehiegizko prezioak kontrolatzea ahalbidetuko du, eta familiek eta gazteek alokairu eskuragarriagoak, egonkorragoak eta seguruagoak izatea ahalbidetuko du. Eta lege hori bereziki garrantzitsua da Euskadin etxebizitza bat izateko eskubidea bermatzeko, etxebizitza eskuratzea ezinezkoa baita milaka familia eta gazterentzat. Beraz, gaurko eguna aproposa  da etxebizitza herritarrentzako eskubide bihurtzeko bidea hasi dela ospatzeko"

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input