Skip to main content

Podemos Bizkaiak nekazariei eta abeltzainei laguntzeko ingurune naturala babestu behar dela defendatzen du

Richar Vaquerok, militante talde batekin batera, Santo Tomas azoka bisitatu du, eta bertan Bizkaiko ekoizleen erronkei erantzuteko proposamenak azaldu ditu

Podemos Bizkaiko militanteak Bilbon urtero egiten den Santo Tomas azokan izan dira gaur. Egindako bisitan, Richar Vaquerok, zirkuluen lurralde-bozeramaile eta Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkideak, nekazaritza eta abeltzaintza nabarmendu ditu.

“Sektoreak erronka handiei aurre egin behar die, larrialdi klimatikoak edo inflazioak eraginda. Gure elikaduraz arduratzen den sektore garrantzitsu eta oinarrizkoa zaindu eta babestu egin behar da “, azaldu du. Helburu hori defendatu zuen atzo bertan Batzar Nagusietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Garapenerako Batzordean, Elkarrekin Bizkaiak foru aurrekontuei egindako zuzenketak aurkeztean.

“Foru Aldundiaren ardurapeko zerbitzuetan elikadura osasungarri eta jasangarriko proiektuak sustatzea eskatu diogu Aldundiari. Produktuen eskaintza gaur egun mugatuta egon badaiteke ere, badira beste aukera batzuk, diruz lagunduak eta orientatuak, beharrizan horiek ase ditzaketenak”, adierazi du Vaquerok.

Batzarkideak azaldu duenez, atzo batzordean eskatu zuen “ehiza-erakundeei edozein dirulaguntza kentzea, eta baita erakunde pribatuei dibulgazio-proiektuetarako ematen den diru publikoa”. “Diru hori elikagaien xahuketaren aurka eta hondakinen sorreraren prebentzioaren eta konpostajean oinarritutako ingurumen-hezkuntzako proiektuetan erabiltzea nahi dugu”, zehaztu du.

Vaquerok adierazi duenez, nekazaritza eta abeltzaintzari laguntzeko, ingurune naturala babestu behar da. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen ez dituen proiektuetatik eratorritako kostuak kentzea eskatu du, “hala nola, ibai azpikoa, horrek garraio pribatuaren erabilera areagotuko baitu”. “Diru publikoak Bizkaiko herritarren bizitza hobetzeko balio behar du. Horregatik, honako hauek proposatu ditugu: gure basoen kontserbazioa eta naturatik hurbil dagoen basogintza sustatzea, ontziak itzultzeko kudeaketa publikoko planak sortzea, hiri-baratzeak alternatiba jasangarri gisa sustatzea, partikularrek eta auzo-komunitateek jabetzako eta kudeaketako energia berriztagarri komunitarioak sustatzea diruz laguntzea, eraikin publikoetan energia berriztagarriko instalazioak sortzea ahalbidetzea eta udalerrien arteko interkonexio berdeak ezartzea”, azaldu du batzarkideak.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input