Skip to main content

Elkarrekin Gipuzkoak elkarrizketak hasi ditu Foru Gobernuarekin aurrekontuetarako

Koalizioak nabarmendu du bere esku dagoen guztia egingo duela aurrekontu progresistak adosteko eta EAJren eta PSEren Gobernua eskuinerantz lerratzea saihesteko

“Espero dugu Foru Gobernua prest egotea erronkei ikuspegi progresista batetik aurre egiteko akordioetara iristeko”, adierazi du Miren Echeveste bozeramaileak

Elkarrekin Gipuzkoak Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echevestek eta Mariví Eizaguirre batzarkideak Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IU Berdeak Equok eta Alianza Verdek osatutako koalizioa ordezkatu dute gaur Gipuzkoako Foru Gobernuarekin aurrekontu proiektua aztertzeko eta balizko akordio bati heltzeko egindako bileran.

Bilera amaitu ostean, Echevestek adierazi du alderdi politikoak negoziatzeko eta akordioak lortzeko prest ote dauden jakiteko hartu-emana izan dela. Gure aldetik argi eta garbi adierazi dugu ez dugula inolako itxitasunik, gure politika Gipuzkoaren beharretan oinarrituta adostea eta lan egitea dela.

Beraz, Elkarrekin Gipuzkoaren bozeramaileak adierazi duenez, aurrekontu aurrerakoia landu eta adostu nahi dugu, Foru Aldundiak une honetan duen ahuleziaren jakitun izanik, gutxiengoan baitago, eta are eskuinerago eskoratzeko tentazioa izan baitezake. Ildo horretan, zehaztu du gure zuzenketak gehiengo sozialaren beharrei irtenbideak bermatzera bideratuta egongo direla, etorkizun progresista bati begira.

Echevestek errefusatu egin du aurrekontuei aldez aurretik ezezko borobila ematea, eta ohartarazi du gu beti garela mahai batean esertzekoak eta ez altxatzekoak akordio batera iritsi arte, nahiz eta egia den hor marra gorriak bakoitzak jarriko dituela, zuzenketa oso zehatzen negoziazioek aurrera egiten dugun neurrian. Espero dugu, beraz, Foru Gobernua prest egotea gurekin akordioak lortzeko, eta hori ezinbestekoa da erronkei ikuspegi progresista batetik aurre egiteko.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input