Skip to main content

Elkarrekin Arabak ez die osoko zuzenketa aurkeztuko aurrekontuei, foru gobernurekiko negozazioko bidea eusteko

Batzarkide taldeak ziurtatu du bere zuzenketak arabarren ongizatea hobetzera bideratuta daudela eta zaintzak, garraio publikoa eta lan-baldintzak ardatz dituztela

David Rodríguez: "Laguntzeko eta aurrekontu hobeak ahalbidetzen saiatzeko unea dela uste dugu, Araban politika bidezkoagoak, feministagoak eta ekologistagoak egiteko, premia garrantzitsuei erantzunez"

Elkarrekin Arabak foru aurrekontuei egindako zuzenketak aurkeztu ditu eta ez duela osoko zuzenketarik aurkeztuko negoziazioekin jarraitzeko iragarri du. "Laguntzeko unea da", adierazi du prentsaurrekoan David Rodriguez bozeramaileak. Batzarkide taldeak zaintza, garraio publikoa eta lurraldeko lan baldintzen hobekuntza ardatz izan dituela dio.

Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Aliantza Verde alderdien arteko koalizioak Foru Gobernuari eskatu dio negoziatzen jarraitzeko emendakinen garaian, eta ziurtatu du eskua luzatuta izango duela "arabarrei mesede egiteko" baldin bada. Batzarkide taldeak lanean jarraitzen du zaintzara, garraio publikora eta lan baldintzen hobekuntzara bideratuko diren zuzenketetan.

Aurkeztu dituzten zuzenketen artean honako hauek daude: laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoen zenbatekoak hobetzea, Arabako Foru Aldundiak egoitzetako eta etxebizitza komunitario pribatuetako hitzarmenaren negoziazioan bitartekari lanak egiteko konpromisoa hartzea, garraio publikoaren deskontua mantentzea, landa-ingurunean etxebizitzak birgaitzeko plan bat alokairuan jartzeko, joan den astean onartutako Osasun Mentaleko Foru Plana abian jartzeko kontu-sail ekonomikoa, energia-komunitateak bultzatzea, euskara ikasteko matrikularako diru-laguntzetarako aurrekontua handitzea edo landa-eremuko kultura-eraikinak birgaitzeko partida bat.

Batzarkide taldeko bozeramaile David Rodriguezek ziurtatu du Foru Aldundiarekin negoziatzen jarraituko dutela zuzenketen epean, eta "arabarren mesederako bada Elkarrekinek eskua luzatuko" duela. Horregatik, osoko zuzenketarik ez dutela aurkeztuko ziurtatu du. ""Laguntzeko eta aurrekontu hobeak ahalbidetzen saiatzeko unea dela uste dugu, Araban politika bidezkoagoak, feministagoak eta ekologistagoak egiteko, premia garrantzitsuei erantzunez", ondorioztatu du.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input