Skip to main content

López de Uraldek Trantsizio Ekologikorako Ministerioari eskatu dio Arabako makroproiektuek ponpaketa-zentraletan eduki litzaketen eraginei buruzko informazioa emateko

«Horrelako proiektuak sendoagoak izango lirateke ekimen publikoaren bidez, enpresa pribatuei utzi beharrean».


Unidas Podemoseko Arabako diputatu eta Alianza Verdeko koordinatzaile federalak ekimen bat aurkeztu du ostegunean Kongresuan, Trantsizio Ekologikorako Ministerioari eskatzeko Gasteiz eta Subijana-Morillas proiektuei buruzko informazioa eman dezala. Atalaya Generación enpresak aurkeztu du proiektu hori, bi zentral hidroelektriko itzulgarri instalatzeko, eta informazioa eskatu da horiek “ingurumenean eduki dezaketen inpaktua” dela eta.

2021ean, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak zentral hidroelektriko itzulgarrien gaineko hogei proiektu baino gehiago jaso zituen ingurumen-ebaluazioa egiteko. 21 proiektu horien arabera, turbinazio-ahalmen osoa 8.485 MW-koa da, eta aurretik aurkeztutako beste proiektu handi batzuei gehituta,  ponpaketa hutsaren helburua laukoiztu egingo litzateke 2030erako.

Kongresuan erregistratu duen galdera parlamentario batean, hau adierazi du López de Uraldek: “zehazki, Zaragozan egoitza duen Atalaya Generación enpresak zentral hidroelektriko itzulgarriaren bi proiektu handi sustatzen dituela EAEn, Arabako probintzian. Proiektuak Gasteiz (1.356 MW-ko edukiera eta 14,65 GWh-ko biltegiratze-ahalmena) eta Subijana (1.040 MW-ko potentzia instalatua eta 11,25 GWh-ko biltegiratze-ahalmena) izenekoak dira. Proiektu horiek Gasteizko, Erriberagoitia-Erriberagoitiko, Kuartangoko, Iruña Okako, Zigoitiko eta Arrazua-Ubarrundiako udalerriei eta Badaiako Sierra Bravako partzuergo edo komunitateari eragingo liekete”.

Horregatik zuzendu zaio Unidas Podemoseko diputatu arabarra Gobernuko hirugarren presidenteordeari, berak zuzentzen duen Ministerioak proiektu horri buruz eta ponpaketa-makrozentral horren kokapenari buruz duen informazioa ezagutzeko, baita Ebroko Plan Hidrologikoan jasota ote dagoen jakiteko ere.
Ildo horretan, López de Uraldek gogora ekarri du Arabak dagoeneko jasaten duela presio handia lurralde historikoan, Euskadiko Natura 2000 Sarearen azaleraren ia %60 hartzen baitu.

Bestalde, adierazi du horrelako proiektuak “sendoagoak izango liratekeela ekimen publikoaren bidez egingo balitra, enpresa pribatuei utzi beharrean”, eta, bide batez, gogorarazi du “Unidas Podemosek uste duela energia premia handiko ondasuna dela, eta, beraz, eskubide horrekin ezin dela espekulatu; horregatik, energia enpresa publiko bat martxan jartzeko beharra azpimarratzen dugu. Kasu honetan, eragile pribatuek ingurumenean eragin handia izan dezaketen lekuetan makroproiektuak instalatzen saiatzea aurreztuko genuke”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input