Skip to main content

Elkarrekin-ek etentzat eman du Urtaranekin HAPOaren Irizpideen eta Helburuen agiriaren inguruan egindako akordioa, gobernuak ez diolako uko egiten saihesbidea hegoaldetik egiteari

Udal taldearen ustez, tokiko gobernu taldeak (EAJ-PSE) hiriaren hegoaldean trafikoaren arazoak konpontzeko «alternatiben azterketarekin» aurrera egiten badu, bide berri bat egitea izango da nahi eta nahi ez hartuko duen erabakia, non eta hirian natur baliorik handienetakoa duen alderdian, eta hori guztiz antagonikoa da hiri araudi berri baterantz egiteko filosofiarekin / "Gobernuak asmo argiak ditu; ez dio uko egingo hegoaldean bide berri bat egiteari, eta hori ez dator bat itundu genuenarekin. Kontua ez da guk planteatzen genuen mugikortasun iraunkorraren kontrarioa dela, baizik eta hiriaren hedapena geldiarazteko egin genuen akordioaren aurkakoa dela. Zaila ikusten dugu itundutakoari jarraipena ematea"

Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeak (Podemos-IU-Berdeak EQUO) prentsaurreko bat iragarri du gaur goizean, eta esan du orain urtebete pasatxo Gorka Urtaranen udal gobernuarekin egindako akordioa —Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian aurrera egiteko Irizpideen eta Helburuan agiriari buruzkoa— bertan behera gelditu dela.

Udal taldearen ustez, tokiko gobernu taldeak (EAJ-PSE) hiriaren hegoaldean trafikoaren arazoak konpontzeko «alternatiben azterketarekin» aurrera egiten badu (eta gobernuak hala berretsi zuen aurreko Udalbatzarrean), orduan, bide berri bat egitea izango da nahi eta nahi ez hartuko duen erabakia, non eta hirian natur eta paisaia baliorik handienetakoa duen alderdian.

Errepide berriaren proiektua guztiz antagonikoa da hiri araudi berri baterantz egiteko filosofiarekin. Hori dela eta, udal taldearentzat zaila da egindako itunarekin jarraitzea, gobernuaren asmoa, zoritxarrez, hitzartutakoaren guztiz aurkako bidean baitoa. "Gobernuak asmo argiak ditu; ez dio uko egingo hegoaldean bide berri bat egiteari, eta hori ez dator bat itundu genuenarekin. Agiriaren zutabeak puskatzen ditu. Kontua ez da guk planteatzen genuen mugikortasun iraunkorraren aurka doala baizik eta hiriaren hedapena geldiarazteko egin genuen akordioaren aurkakoa dela", esan du Óscar Fernándezek atsekabez, eta ohartarazi du orain 20 urteko hutsegite berak egingo dituztela.

Horretaz gainera, Elkarrekin-en ustez, HAPOaren aurrerapenaren gainerako ataletan, zeinetan 20 ekarpen baino gehiago egitea lortu baitzuen —besteak beste, etxebizitzarako sarbidea erraztea, errehabilitazio integralean eragitea, teilatuetan eta estalpeetan energia berriztagarriak sustatzea, udalerriaren landa eremua babestea (hiriaren elikadura burujabetzarantz egiteko eta berau berdatzeko)—, horiek ere ez dira (agiria indarrean sartu zenetik urtebete igaro den honetan) espero zen eta behar zen bezainbat garatu, eta hori ere bada motibo bat hitzarmena eteteko.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input