Skip to main content

“Arazoak prebenitzea gustatuko litzaiguke, ez itxarotea esanguratsuak izan arte”

Artxandako Segurtasun Eremuan ehiztariekin gertatzen ari diren istiluen aurrean inguruko herritarrak babesteko neurriak eskatu ditu Elkarrekin Bizkaiak

Richar Vaquerok, Elkarrekin Bizkaiako batzarkideak, neurri zehatzak eskatu ditu Artxandako ehizan sortzen diren zailtasunak geldiarazteko eta, horrela, “inguruan bizi diren pertsonek istripuren bat izan ez dezaten”. Izan da Arantxa Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko saileko diputatuaren agerraldian zehar, non arintasuna eskatu dio baita ere neurri horiek hartzeko garaian, inguruko herritarren egoera hobetu dadin.

Hain zuzen ere, azaroaren hasieran, Elkarrekin izan zen informazioa idatziz eskatu zuena, bai eta diputatuaren agerraldia ere, auzo-arazo bati erantzuten saiatzeko. Artxandako biztanleek “babes-neurri zehatzak eskatzen zituzten istripuak saihesteko, egoera arriskutsua bihurtzen ari zelako, eta inoiz liskarrak eta istiluak izan zirelako”, Vaquerok gogorarazi duenez.

Elkarrekin batzarkide-taldeak salatu duenez, nahiz eta 2020ko abenduan Artxandako Segurtasun Eremua sortu, mugatutako eremu batean ehizatzea debekatuz, gaur egun arazoak bere horretan dirau. Vaquerok azaldu duenez, hori egiaztatzen duten bideoak daude, hala nola etxe batetik 40 metro baino gutxiagora dagoen ehiztari batena, edo, errieta egin ondoren, atentzioa eman zion pertsona armaz seinalatzen duen beste batena.

Besteak beste, Elkarrekin koalizioko batzarkideak azpimarratu du seinaleztapena dela auzokideen plataformak gehien eskatzen duenetako neurri bat, uste baitu seinaleak izan daitezkeela segurtasun-eremuetan ehizatzeko disuasio-elementurik garrantzitsuenetako bat. “Badirudi arazoak saihesten lagunduko duen seinale bat jartzea beharrezkoa ez dela arazoak esanguratsuak ez badira. Hain zuzen ere, arazo horiek prebenitzea gustatuko litzaiguke, ez itxarotea esanguratsuak izan arte seinaleak jartzeko”, adierazi du Vaquerok.

Batzarkideak adierazi du segurtasun indarren jarduna beharrezkoa dela. “Baina plataformak azpimarratu du ez direla bertan egoten; iristen direnean, ehiztariak jadanik joan egin direla; edo, besterik gabe, ez direla deietara joaten, deiak askotan egin direlako eta ez dagoelako agenterik une horretan bertaratu ahal izateko. Ildo horretan, plataformak ahal izanez gero, ehiza-denboraldian presentzia handiagoa izatea eskatzen du”, adierazi du.

Dirulaguntzak kentzea

Bestalde, Elkarrekin taldeak uste du positiboa litzatekeela Aldundiak berak ehiztarien elkarteekin zuzeneko jarduna izatea.

“Izan ere, Bizkaiko Ehizako Lurralde Federazioari dirulaguntzak emateari utz geniezaioke, ez baitago dirulaguntza horren beharrik, ezta dirulaguntza hori emateko justifikaziorik ere”, proposatu du Vaquerok. “Arriskuan dagoen interes orokorreko jarduera bat ez denez, ez dagokio gizarte-sustapeneko ekintzarik egitea kasuan kasuko ehiza-elkarteek egiten dutenaz gain, eta elkarte horiei dagokie, nolanahi ere, arauak betetzen direla zaintzea. Artxandan, elkarteek eurek hartu beharko dituzte neurriak”, argudiatu du.

Era berean, batzarkideak adierazi du, Foru Aldundiak esku artean dituen txosten eta datuek egiaztatzen duten bezala, ehiza ez dela lortzen ari lurralde historikoan espezie bakar bateko populazioak orekatzea.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input